Abuztuaren 5ean, zapatuan, 14:00etan emongo jake hasiera jaiei, San Justuko harextpean egingo dan kofradiako auzo-bazkariagaz. Bazkari herrikoi horretan kofradiako kideez gain, edozeinek parte hartu daike, aurretik izena emonda. Horretarako, abuztuaren 2a baino lehenago honako telefonoetako batera deitu beharko da: 6471=8354 /669209654.
Arrastian, 16:00etatik aurrera mus eta briska txapelketak jokatuko dira eta umeentzat jolasak eta puzgarriak egongo dira. 19:00etan erromeria hasiko da Jone eta Julene trikitilariekaz, eta urdaia eta txokolatea banatuko da danontzat.
Hurrengo egunean, abuztuaren 6an, Justo eta Pastor deunen egunean, 11:30ean mezea ospatuko da kofradiako ermitan. Mezearen ostean, eta ohitura zaharrari eutsiz maiordomoak barauskarria —ardao zuria eta gailetak— banatuko ditu San Justora hurreratzen diranen artean.
13:00etan antzinako zerrategiaren erakustaldia egingo da. Bertan, Gorbeialdean aizkorea, trontzea, arpana, txapazerrea… moduko tresnak erabiliz, zuhaitzen enborretatik trenbideetarako trabiesak, baserrien eraikuntzan erabiltzen ziran hageak eta oholak zelan ateratzen ziran erakutsiko da. Beraz, Gorbeialdean orain dala 70 urte arte ikusi eitekean zerrategietako lana ikusi ahal izango da. Ondoren, motozerrea erabiliz altzari eta irudi ezbardinak egingo dira enborrak landuz, era honetan basogintzan emon dan bilakaera isladatuz.
Erakustaldiari amaiera emoteko, bikote mixtoen arteko trontza erakustaldia egingo da eta14:00etan tortilla eta paella txapelketen sariak banatuko dira. Arrastian 17:30ean bola txapelketea jokatuko da. Txapelketa honetako lehenengo lau sailkatuak San Lontzon hurrengo astean jokatuko dan finalerako txartela lortuko dabe, Altzuan, Undurragan, Ipiñaburun eta San Lontzon bertan jokatutako txapelketetan finalerako txartela lortu dabenekaz batera.
Antxinako zerratokiaren erakustaldia
Erakustaldi honetan orain dala 70 urtera arte Otzerinmendin eta Gorbeialdean zerrategietan zelan behar egiten zan ikusteko aukerea eskaintzen da. Zerrategi honeetan egiten ziran gehienbat hiru eginkizunerako erabiltzen ziran egur landuak:
- ETXEBIZITZEN eta BASERRIEN ERAIKUNTZArako hageak eta oholak.
- UNTZIGINTZArako, hau da itsasontziak egiteko, lehenago itsasontziak egurrezkoak izaten ziran eta.
- Trenbideetako TRABIESAK egiteko, bereziki XIX. mendearen hasieratik aurrerantza.
Zerratokia basoan bertan edo baserri bat eregiten zan inguruan altxatzen zan. Normalean kontraterreno egoan toki batean altxatzen zan, urkuilu eran jarritako enborren gainean, holan kontraterrenoa aprobetxatuz, enborrak edo tronkoak zerratokiaren ganean errezago ipintzen ziran eta.
Enborra zerratokiaren ganean egoanean, lotu egin behar izaten zan, eta horretarako “TXAKURRAK” izeneko untzeak erabiltzen ziran.
Enborra lotu ondoren, ARPANA erabiliz, langileak lau kostanera kentzen eutsezan enborrari, eta holan trabiesa edo hage bat lortzen eben. Arpana trontza handia bat da, eta tresna hau astintzeko, langile bat zerratokiaren goiko aldean jartzen zan eta bi azpiko aldean. Arpanak azpiko aldean kirten bat dauka eta kirten hori, graduatu egin daiteke, azpian dagozan langileen neurrira egokitzeko eta era horretan, euren lana errazago egiteko. Tresna hau astintzeko indar handia egin behar izaten zan eta horregaitik hiru behargin ibilten ziran berau astintzen; arpanaren bidea errazteko, beste batek ziria sartzen eban, ebaketa joian bitartean.
Trabiesatik edo hagetik oholak ateratzeko, beste tresna bat erabilitzen eben TXAPAZERREA deritxona. ARPANA baino pisu gitxiagokoa eta arinagoa da, eta normalean bi pertsonen artean erabiltzen zan.
Egitaraua:
Abuztuak 4
- 14:00etan, auzo bazkaria
- 16:00etan, Mus eta Briska Txapelketak
- 16:30ean, umeentzako jolas eta puzgarriak
- 19:30ean, urdaia eta txokolatea
- Gero, Jone eta Julene trikitilariakaz erromeria.
Abuztuak 5
- 11:30ean, mezea eta gero, barauskarria
- 13:00etan, Antxinako Zerratokia erakustaldia: azkorea, trontzea, arpan eta txapazerrea…
- 14:00etan, Tortilla eta Paella Txapelketak
- 17:30ean, bola jokoa.