jaiak

Zeanuriko jaiak antolatzeko bilera bi dagoz asteon

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 26a, 11:36

argazkia: erran.eus

Gaur, ardurak eta txosnako txandak banatuko dira eta bihar, Gune Morearen ingurukoa izango da bilerea.

Hurbilduten dagoz Zeanuriko jaiak, abuztuaren 12an hasiko dira, hiru aste bez. Holan, prestaketakaz hasi behar danez, bilera bi dagoz programauta asteon. Lehenengoa gaur, hilak 26, izango da 19:00etan udaletxeko pleno aretoan. Bertan, jaietako ardura desbardinak banatuko dira kuadrilla eta norbanakoen artean. Horrezaz gain, txosnako turnoak bete behar dira. Bakotxaren galdera eta proposamenentzako tartea be egongo da.

Aurten, erasoak saihesteko Gune Morea be egongo da Zeanurin. Hori dala-ta, herriarrak informetako eta honen funtzionamendua ebazteko bilera irekia egingo da bihar, hilak 27. Arrastiko 18:00etan da hitzordua, udaletxeko pleno aretoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!