mendia

54 urteko zeanuriztar bat hil da Europako mendietan

Asier Abrisketa 2023ko uzt. 24a, 11:30

Erreskatearen momentua // Twitter: @112cyl

Bariku eguerdian jazo zan ezbeharra Sedo de Padiernan, Europako mendietako hegoaldeko isurialdean. Mendizale batek gizona jausita ikusi eta gero, hilda atera eben larrialdi zerbitzuek helikopteroz.

Bariku eguerdian, 14:00ak aldera, Zeanuriko 54 urteko gizon bat hil zan, mendian behera jausita Europako mendietan, Leongo aldean. Sedo de Padiernako eremuan, Vega de Liordes aldeko isurialdean gertatu zan ezbeharra. Mendizale batek, gizona harrizko eremu aldapatsu batean geldi ikusi ebanean deitu eban larrialdi zerbitzuetara eta honeek, helikopteroz joan ziran bertara. Atera ebenerako hilda egoan gizona.

Gaztela eta Leongo larrialdi zerbitzuek argitu dabenez, ez da leku bereziki arriskutsua. Halanda be, dana da harria eta edozein estropezugaz, trokatik behera jausteko arriskua dago. Dana dala, ez da argitu jaustearen errazoia.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!