MENDIA

Oinez inguratuko ditue Zeanuriko mugak astegoienean

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 20a

Urtero lez, zapatuan hasi eta domekara arte, egun biko ibilbide zirkularrean inguratuko dabe Zeanuri ibiltariek.

Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik aurten be antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 22an, goizean-goiz urtengo dira Zeanuritik eta egunean zehar 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik Zeanuriko plazaraino.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!