Santiago jaia ospatuko da astegoien honetan, besteak beste, Zeanuriko Ipiñanuru auzoan. Garagarrilaren 22an, zapatua, txupinazoa botako da eta emongo jakie hasikerea jaiei. Lehen egunean, auzo bazkaria egingo da 14:00etan eta gero, bazkaloste girotua egongo da. Bazkarirako, izena emon behar da aldez aurretik, 628 619 040 telefonoan, martitzena da atzen eguna.

Santiago eguna ostera, domekan da eta mezeagaz hasita, egun osorako egitaraua antolatu dabe auzotarrek. Mezea 12:00etan izango da eta gero, txistulariek girotutako barauskarria egongo da. Arrastian ostera, umeentzako jolasak egongo dira eta nagusientzako, Mus eta Briska Txapelketak. Sari bi egongo dira txapelketa bakotxean, bertoko produktuen otzara eta 100 euro irabazlearentzako, bigarrenak ostera, 50 euro. Horrezaz gain, bola jokoa be egongo da arrastian zehar eta 19:00etan txokolatea banatuko da.