jaiak

Martxan dago Zeanuriko Jaietako Kartel Lehiaketea

Asier Abrisketa 2023ko uztailaren 4a

Zeanuriko txistulariak, urteroko jaietako kalejiran.

Garagarrilaren 12ra arte aurkeztu daitekez lanak. Horrezaz gain eguaztenean, hilak 5, jaiak antolatzeko batzarra egingo da udaletxean 19:00etan.

2023ko Jaietako Kartel Txapelketan Zeanurikoek parte hartu ahal dabe, kategoria bitan: 14 urtera artekoa eta nagusiena. Proiektu guztietan "Zeanuriko Andra Mari jaiak 2023, abuztuaren 12tik 16ra" testua derrigor agertu behar da. Garagarrilaren 12ra arte bialdu daitekez lanak harrera@zeanuri.eus helbidera edo paperean udaletxera eroanda.

Aurkeztutako lanak, hilaren 13an eta 14an ikusgai egongo dira Udaleko pleno aretoan 18:00etatik 20:00etara. Epe eta leku horretan, zeanuriztarrek bozkatu ahal izango dabe gehien gustetan jakien kartela eta kategoria bakotxean boto gehien jaso dituana izango da irabazlea.

Sariak, umeentzako liburu eta jolasetarako kultura bonoa eta nagusientzako euskal produktuen
otzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da. Lan irabazlearen egile eskubideak Udalaren esku geratuko dira. Oinarriak zeanuri.eus helbidean konsultau daitekez.

Batzar irekia

Garagarrilaren 5ean, eguaztena, udaletxeko pleno aretoan, jaiak antolatzen segiduteko batzar irekia egingo da 19:00etan. Holan, oin arte lotuta dagoana birpasau, lotuteko falta dana lotu eta bakotxaren proposamenak batzeako tartea be egongo da bileran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!