Kontzertu bategaz ospatuko dabe Zeanuriko txistulariek euren 55. urteurrena

Bea Azpiri 2023ko eka. 9a, 11:04

Zapatuan izango da, hilak 10, 20:00etan, frontoian. Ospakizun kontzertuan, Ruper Lekueren zuzendaritzapean, txistulariek eurek, Zeanuriko eta Gasteizko koruek, Esti eta Olatz kantariek, Etzanderak jantza taldeak, Jon Eguskitza trikitilariak, Ander Lekue perkusionisteak eta metal boskote batek hartuko dabe parte.

Zeanuriko txistulari taldea 1968an sortu zan eta gaur egun 13 txistulari dira, 8 gizonezko eta 5 andrazko, 40 eta 70 urte bitartekoak. Korua sortu zan lehenengo, eta gero txistu eskolak emoten hasi ziran. Sasoi hobeak be bizi izan ditu taldeak “Garai baten tradizino bihurtu zan: Zeanurikoa izanda, txistua ikasi behar zan” dino Irune Zuluaga txistulariak. “Oin Musika Eskolan ikasten da txistua joten. Zeanurin 3 mutiko dabiz horretan. Etorkizuna ez dator hain fuerte, antza". Oingo txistulariak eta lehenegoak batuko ditu ospakizunak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!