ONDAREA

Zeanuriko errotak ezetuteko ibilaldia domekan izango da

Asier Abrisketa

Oingo domekan, maiatzak 7, izango da Zeanuriko Erroten XVI. Ibilaldia. Aurten, igaz hildako Fermin Pujana, Olabarri errotakoa gogoratuko dabe parte-hartzaileek. Ibilbide bi dagoz, luzeak 18 km ditu eta laburrak 12 km.

Urten aurretik izena emon beharko dabe plazan ibiltariek, 08:30etik aurrera eta 09:00etan abiatuko dira, bederatzi errota hidrauliko ondotik pasetan dan ibilbidea egiteko. Euretako hirutan, sartu-urtena egin daiteke: Ibilaldiaren hasikeran Errotabarriko errotan, zazpigarren kilometroan Ibargutxikoan eta atzen kilometroan Olabarriko errotan. 

Jan-edana Alkiberren bananduko da. jan-edana bananduko dan lekutik hasiko da ibilbide laburra, helmugaraino. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!