Uda honetan, Zeanuriko ume eta gaztetxoak Gorbeian egongo dira egun batzuk, Arrabako aterpean hain zuzen be. Umeen txanda, bagilaren 21etik 24ra izango da. Gaztetxoena barriz, garagarrilaren 10etik 14, gau bat gehiago.
Izena emoteko atzen eguna bagilak 1 izango da, ordainketea be egin behar da udaletxean izena emoterakoan. Kasu bietan, hogei plaza dagoz gehienez eta gitxienez, hamabost bete beharko dira udalekua aurrera aterateko. Umeen kasuan, prezioa ehun eurokoa eta eta gaztetxoena, berrehun eurokoa.