Bertso eskoleak antolatuta, urtero egiten da bertso-afaria Zeanurin, batzuetan udabarrian eta
beste batzuetan udagoienean. Urtaileko bertso-saioan ezin izan ziran Zeanurin egon Lujanbio eta Arzallus, Euskal Herriko txapelduna eta txapeldunordea, eta bertso-afarira ekartea gura izan dabe antolatzaileek. Bertso-afariak, gainera, bertsolarien bertsoak hurragotik eta giro lasaiago eta umoretsuagoan gozatuteko aukerea emoten dau.
Afarirako txartelak erosteko data muga gaur da, hilak 4, beti be ez badira bete 40 lekuak.