musikea

Zapatuan, Ene Kantak taldea Zeanuriko Ibarreta frontoian egongo da

Bea Azpiri 2023ko apirilaren 20a

Taldeak, Dantzan ikuskizuna eskainiko dau zapatuan, hilak 22, 18:00etan. Ene Kantak-en kantuakaz, umeek eta eurekaz dagozan nagusiek be ezin izango deutsie eutsi jantzan egiteko gogoari.

Ene Kantak, euskerazko haur kantak egiten dituan talde ekimena da, musikearen bitartez euskerearen erabilerea zabalduteko helburua daukana. Hori dala-ta, kantu "itsaskorrak, freskoak eta jantzagarriak" konposatu eta koreografia errazak prestatzen ditue.
Dantzan ikuskizunak, Ene kantak-eko abestirik entzunenak eta dantzatuenak dakarz. Kantuok, pantailan agertuten diran bideoen laguntzeagaz, ipuin edo istorio bat kontetan dabe. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!