azokea

Domekan merkadua eta country musikea egongo dira Zeanurin

Bea Azpiri 2023ko api. 14a, 10:21

Goiz osoan zehar erosi ahalko dira barazkiak, gaztaia, pastelak, ogia, txakolina eta txorizoak, besteak beste. Musikea, The Half Nelsons taldeak ipiniko dau, 13:00etatik aurrera.

Oingo domekan, aprilak 16, 10:00etatik 15:00etara, nekazaritzako jateko produktuen merkadua egongo da Zeanuriko plazan. Bertan, baserriko elikagai fresko zein landuak egongo dira salgai eta egindako erosketa guztiek tokiko produktu loteen zozketan parte hartuko dabe.

Merkadua, “herri bat, merkadu bat” ekimenean dago; Gorbeia Turismok, Gorbeialde Landa Garapenerako alkarteak, Zeanuriko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta. Merkadu honetan, udabarriko barazkiak, gaztaia, pastelak, ogia, txakolina eta txorizoak erosi ahal izango dira besteak beste. 

Country musikea

Musikea ez da faltauko Zeanuriko plazan eta 13:00etan, The Half Nelsons country musikea egiten dauan taldeak kontzertua eskainiko dau. Laukotea, Don Cabanellak (Still River), Aitor eta Eneko Cabiñanok (Travellin Brothers) eta Ander Alonsok (Mississippi Queen) osotuten dabe. Euren errepertorioa Amerikako country tradizinoari eta Old Folk-ari dago lotuta. Bob Dylan, Willie Nelson, Lyle Lovett, Bill Withers, Ray Lamontagne, Seth Walker, Wood Brothers edo John Mayer-en kantuen bersinoak egiten dabez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!