mendia

Zabalik dago Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izen-emotea

Bea Azpiri 2023ko apirilaren 3a

Gaurtik hasita urri lehenengoaren lehen egunera arte emon daiteke izena lasterketearen webgunean, 200 dorsal banatuko dira.

Urri lehenengoaren 23an izango dan Gorbeia Suzien 21K lasterketarako izena emon daiteke daborduko gorbeiasuzien.eus webgunean, 200 dorsalak amaitu arte. Izen-emoteak 45 euroko prezioa dauka eta dorsalak izen-emotearen ordenean emongo dira.

Gorbeia Suzien 21K lasterketa herrikoiak, 21 kilometro eta 1.300 metroko desnibel positiboa daukaz. Ibilbidea igazko berbera da; hau da, Gorbeia Suzien lasterketa nagusiaren hasikera eta amaierako ibilbidea. Arrabaraino lasterketa nagusiaren ibilbide bera dauka Gorbeia Suzien 21K-koak, eta, Igiriñao ingurutik aurrera be lasterketa bien ibilbideek bat egiten dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!