programazinoa

Gaur emongo jako hasikerea Zeanuriko udabarriko kultur eskaintzeari

Asier Abrisketa 2023ko martxoaren 29a

Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraij Luze edo motz umorezko saioa aurkeztuko dabe Arkotxan, 19:00etan.

Datozen hileetarako azokak, kontzertuak, bertso-saioak eta umeentzako ikuskizunak antolatu ditue. Gaur, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik Luze edo motz umorezko saioa aurkeztuko dabe Arkotxan, 19:00etan.

Zeanuriko Kultur Batzordeak antolatuta, gaurtik hasi, martiak 29, eta bagilaren 11ra arte hainbat kultur jarduera egongo dira herrian. Barre egiteko saioak, azoka eta inguruko ekintzak, kontzertu eta kantaldiak, bertso-saioak, umeentzako magia eta zirku tailerrak eta margolan lehiaketeak osotuten dabe Udabarriko Kultur Programazinoa. Egun berezietan be, San Isidron berbarako, jarduera gehiago jakinarazoko dirala aurreratu dabe.

Hasteko, gaur bertan Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai kazetari eta umoregileek Luze edo motz taularatuko dabe Arkotxan, 19:00etan. Martiaren 8aren inguruan antolatutako saio honek euskerea eta generoa hartzean ditu umoregai lez: euskalkiak, onomatopeiak, amatasuna, gorpuztasuna, "kristalezko sabaia", hilekoa, ligatzeko teknikak, masturbazinoa eta menopausia izango dira, besteak-beste, berbagai.

Programazinoa

Martiak 29
  • 19:00etan, Arkotxan, Luze edo motz.
Aprilak 16
  • Goizez, Gorbeialderen Merkatu Txikia.
  • 13:00etan, The Half Nelson taldearen kontzertua.
Aprilak 22
  • 18:00etan, Ibarreta frontoian, Ene Kantak taldearen emonaldia.
Maiatzak 6
  • 21:00etan, Jubiladuen tabernan, bertso-afaria Maialen Lujanbio eta Amets Arzallusegaz.
Maiatzak 12
  • 20:00etan, Andra Mari parrokian, Udabarriko Kontzertuak: Zeanuriko Abesbatza, Olague Abesbatza eta Soinu Bidea Abesbatza.
Maiatzak 13
  • San Isidro Azoka eguna.
  • Aparteko egitaraua*
Maiatzak 14
  • 18:00etan, plazan, Tor eta Txoborro magoak: Akelar aztikeria.
Maiatzak 15, San Isidro eguna
  • 11:30ean, Zirku tailerra.
  • Aparteko egitaraua*
Bagilak 10
  • Arrastiz, Txistularien LV. Urteurreneko kontzertua.
Bagilak 11
  • 09:00etan, Aire Libreko V. Margolan Lehiaketea.
  • 13:00etan, Charlie Cosh eta Mikel Gaztañagaren kontzertua.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!