txirrindularitzea

Bizipunto barria ipini da Zeanurin

Asier Abrisketa 2023ko mar. 3a, 12:30

Igertualdeko aparkalekuan dago bizikletak konpondu eta garbitzeko lekua.

Zeanuriko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Garraio eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko Sailaren bitartez, Bizipunto barria ipini dau herrian. Igertualdeko aparkalekuan dago Bizpuntoa, herri sarrerako aparkalekuan hain zuzen be, iturriaren alboan. Bertan, bizikletak konpondu zein garbitu daitekez.

Bizipuntoan, bizikletea manteniduteko behar diran tresna nagusiak topau daitekez: bihurkinak, giltz ingelesak, finkoak eta allenak. Holan, azkoin, kate eta plateretako torloju guztiak estutu ahal izango dira. Beste alde batetik, gurpilen zulaketak eta beste arazoak errezago konpontzeko, bizikletea eskegi daiteke bertan. Zuloketea konpondu ostean, gurpilak eskuz puzteko sistemea be badauka, manometroagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!