Urri lehenengoaren 23an jokatuko da Zeanuri eta Gorbeia artean X. Gorbeia Suzien mendi lasterketea eta daborduko, zabalik dago lasterketa nagusirako izen-emotea. Skyrace-ak 32 kilometro eta 2.400 metroko desnibel positiboa izango ditu eta Skyrunner World Series ligarako puntuagarria da. Martiaren 26aren ostean, zozketa bitartez banatuko dira 500 dorsal eta antolatzaileek, beste 100 gordeko ditue edizino guztietan parte-hartu daben korrikalarientzako, aurreko urteko onenentzako, zeanuriztarrentzako, gitxienez ehun andra dagozala ziurtatzeko, eliteko korrikalarientzako eta babesleentzako.
Bigarren lasterketea, 21 kilometro eta 1.200 metroko desnibel positiboduna, be egingo da Gorbeia Suzienen hamargarren edizinoan. Honetarako be, izena emon behar da baina inskripzino prozesua ez da aprilaren 3ra arte hasiko. Ez da eperik egongo, dortsalak amaitzen diranean zarratuko da aukerea.