gazteria

Gaur zabaldu da Zeanuriko ikasgela barria

Asier Abrisketa 2023ko ots. 27a, 10:40

Eguazten arrastian ate irekiak antolatu ditue, arauen inguruan informau eta gelea ezetuteko.

Zeanuriko Udalak herriko ikasleentzako ikasgela barria zabaldu dau gaur, ludoteka gainean. Egunero egongo da zabalik Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzako, astelehenetik domekara, goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte. DBHko ikasleek barriz, astelehenetik eguenera erabili ahalko dabe gelea, 17:00etatik 19:00etara. Gogorarazo dabe, hau erabilteko udaletxean emon behar dala izena

Ohiko ordutegiaz gainera, ikasleek ikasgelea ezetu dagien eguaztenean ate irekiak egongo dira 18:30etik 19:30era. Bertan gelea ikusi eta honen erabilerearen inguruko arauak azalduko dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!