Zezeilaren 10ean, barikua, Gorbeialde eta Bizkaiko Erlazainen Alkarteak Udalaren eta Aldundiaren laguntzeagaz antolatuta Liztor asiarra eta erleak berbaldia egingo da Zeanuriko Gaztetxokoan, 17:30ean. Sarrerea librea izango da, lekuak bete arte.
Berbaldian, liztor asiatikoek sortuten dabezan arazoak eta erleengan espezie inbaditzaile honeek daukien eragina azalduko da. Era berean, liztor honeek identifikau eta honeek harrapetako tranpen inguruko azalpenak be emongo ditue, jentea arazoaren konponketan inpliketako helburuagaz.
Espezie inbaditzaile honeen arazoa handitu egin da atzenaldian. Holan erakusten dau liztorrei aurre egiteko gero eta kanpaina gehiago egiten dirala. Artean be, asteon egin da lanketea eta Zeberion, hilaren 25ean egingo da beste saio bat.