BERTSOLARITZEA

Domekan egingo da Zeanuriko XIX. Bertso Saioa

Asier Abrisketa 2023ko urt. 28a, 22:31

Puntako sei bertsolari egongo dira aurrez aurre Ibarretako frontoian, 18:00etatik aurrera.

Urtailaren 29an, domekea, ospatuko da Zeanuriko Bertso Saioaren hemeretzigarren edizinoa, Udalak eta kultur batzordeak antolatuta. Holan, sei bertsolarik hartuko dabe parte 18:00etan hasiko dan saioan. Sarrerak momentuan salduko dira, 17:00etatik aurrera zortzi eurotan.

Domekako protagonistak, danak dira bertsolari ezagunak eta gai emoilea, Eñaut Intxaurraga izango da. Berbarako, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala lehiatu barri daben Alaia Martin, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina eta Aitor Mendiluze. Bizkaiko txapelduna izandako Unai Iturriaga eta Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetan lehiatu dan Oihana Iguaran.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!