Ainarak

Anne Etchegoyen Zeanurin egongo da eguaztenean

Asier Abrisketa 2023ko urt. 2a, 17:12

Bere musikea daukan Ainarak dokumentala proiektau ostean, kontzertu labur bat eskainiko dau Donapaleuko abesleak Arkotxan, 18:30etik aurrera.

Zeanuriko gabonetako programazinoaren barruan, urtailaren 4an proiekzino eta kontzertu bat egongo da Arkotxan 18:30etik aurrera. Hasteko, Aragoi eta Nafarroako andra askok 1940ko hamarkadara arte Iparraldeko abarketa fabriketara egindako neguko migrazinoa kontetan dauan Ainarak dokumentala proiektauko da. Gero, dokumentalean parte hartzean dauan Anne Etchegoyen kantautoreak kontzertu labur bat be eskainiko dau.

Ainarak dokumentala Juan San Martin eta Ritxi Lizartzak gidatutako lana da. Bertan, Anne Etchegoyenek bidaia batean murgiltzen dauz ikusleak, bere musikeagaz lagunduta: "Denporan, geografian eta inguruabar historiko eta personaletan zeharreko bidaia, artxibo, dokumentu, argazki eta alkarrizketen bidez".

Lanaren mamia, 1870 eta 1940 urteen artean Aragoi eta Nafarroako andra askok neguro egin eben sasoiko migrazinoa da, Pirinioak zeharkatu eta Iparraldean amaituten zana, bertako abarketa fabriketan. Bertara, urtea pasetako dirua irabaztera joaten ziran, udabarrian euren herrietara bueltauta. Denporaldiro oinez egin beharreko bide hau ehundaka andrek egiten eben hamarkadetan zehar. Hortik dator "ainarak" izena, enararen sinonimoa, txoriek egiten daben migrazinoaren antza eukalako.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!