literaturea

Jon Urutxurtuk bere "Eleuterio Goikoetxea eta Eleuterioren txabola (Gorbeia) 1922-2022" liburua aurkeztuko dau Zeanurin

Bea Azpiri 2022ko abe. 29a, 10:06

Bihar, abenduak 30, 18:30ean, Jon Urutxurtu Zeanuriko historialariak Eleutrioren txaboleari buruz idatzi dauan liburua aurkeztuko dau Arkotxan.

Liburua euskeraz eta gaztelaniaz idatzita dago eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz argitaratu da. 96 orrialdek osotzen dabe eta testuez gain, 65 bat argazki, mapak, planoak, marrazkiak... biltzean ditu.

Garagarrilaren 9an, "Eleuterioren txaboleak" 100 urte beteten zituala-ta, mendeurren ospakizuna antolatu eban Zeanuriko Udalak Igiriñaon (Gorbeia); bertan, Eleuterio Goikoetxea eta bere ekimen aitzindaria gogoratu eben, eta jatorrizko mendiko aterpe-ostatuaren hormetako batean plaka oroigarria inaugurau eben. 

Mendiko turismoaren aitzindaria

Eleuterio mendiko turismoaren aitzindaritzat jo daiteke, 1922an Igiriñaon (Gorbeia) Euskal Herriko lehen mendiko aterpe-ostatua zabaldu eban eta. Iniziatibeak euki eban harrera ona ikusiz, lehenengo 1923an eta gero 1927an barriztau eta handitu egin eban. Eregiteko zein 1923ko handitzerako Aldundiaren dirulaguntzak hartu zituan. Mendiko aterpe-ostatutik hur ermita txiki bat be eregi eban —gaur egun be han dago—, Edurretako Amaren ermitea, udan domeketan eta jai egunetan artzainek eta bisitariek mezea entzuteko aukerea izan eien.

Jon Urutxurtu ikerketa lan honen egilearen arabera Eleuteriok merezidu eban bere ekimena liburuetan jasota egotea. "Liburuetan errege-erreginak, konkistatzaileak, zientzialariak, artista ospetsuak... agertzen dira baina, badagoz gizon eta andra batzuk liburuetan azaltzen ez diranak, eta euren ekintzengaitik, ekimenengaitik, ekarpenengaitik—tokian tokikoak izan arren— eta ibilbideagaitik gogoan eukitea merezidu dabenak. Holango persona bat Eleuterio Goikoetxea Goikouria da".

Arratia ibaiaren ganeko zubia eta ondoan Eleuterio Goikoetxea jaio zan Zubiate etxea. Argazkia: Felipe Manterola.

Arratia ibaiaren ganeko zubia eta ondoan Eleuterio Goikoetxea jaio zan Zubiate etxea.

Argazkia: Felipe Manterola.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!