AZKOREA

Irati Astondoa bigarren izan da Urrezko Kopan

Asier Abrisketa 2022ko abe. 22a, 10:37

45 hazbeteko bost enborrak hamazortzi minutu eta berrogeta zortzi segundotan zatitu dauz eta urrea Nerea Arrutirentzako izan da.

Atzo jokatu zan, Donostiako Trinitate plazan, andrazko azkolarien Urrezko Kopa. Egin beharreko lana, inoz baino gogorragoa izan zan, bost oinbeteko ebagitetik 45 hazbetekora pasau ziran eta. Irati Astondoa azkolari zeanuriztarrak be hartu eban parte lehiaketan eta lortu eban podiumean sartutea, bigarren postuan hain zuzen be.

Lehena Nerea Arruti izan zan (17:33), Astondoari (18:48) minutu batetik gorako aldea aterata. Podiumeko atzena barriz, Nerea Sorondo (18:59) izan zan, atzen edizino bietako irabazlea. Atzetik egon ziran Maika Ariztegi (22:51), Uxue Ansorregi (23:09), Beatriz Tanco (27:09) eta Garazi Arruti (31:48).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!