Eskupelotea

Euskal Selekzioko Bestara batuko dira zeanuriztarrak

Asier Abrisketa 2022ko aza. 28a, 17:21
Euskal Pilota Selekzioa Kolektiboak Durangon egindako agerraldia//Anboto.org

Abenduaren 3an egingo da Makean (Lapurdi) Euskal Pilota Selekzioaren aldeko jaia eta Zeanuritik autobusa urtengo da; izena hilaren 30erako emon behar da udaletxean.

Abenduaren 3an, Euskal Selekzioko Besta ospatuko da Makean, euskal pelota selekzinoaren ofizialtasuna aldarrikatuteko. Zeanuriko herritarrak, jaira batu gura izateaz gainera, Erkiaga eta Emaldi bikote zeanuriztarraren partidua ikustera hurbilduko dira. Ekhi Zirarrusta dimoztarrak be jokatuko dau.

Horretarako, autobusa ipiniko da, eguerdiko 12:00etan Zeanuritik urten eta 21:00etan bueltarako bidea hartuko dau autobusak. Halanda be, gitxienez hogeta hamar personak emon behar dabe izena planak aurrera egiteko. Udaletxean apuntau daiteke daborduko, hilaren 30era arte hamar euro ordainduta.

Jaia arrastiko 14:00etan hasiko da, alkarrizketa publiko bategaz. Gero, pelota partiduak jokatuko dira 15:30etik aurrera: Larralde eta Ituriño/Etchelecou eta Irigaray; Saint Paul eta Echeverria/Ziarrusta eta Ugarte; Deparedes eta Borteyru/Larronde eta Funosas; Erkiaga eta Emaldi/Aurrekoetxea eta Odriozola.

Partiduen ostean, 19:30ean selekzinoaren inguruko berbaldia egongo da entzungai eta gero, talde argazkia aterako dabe parte-hartzaileek. Ostean, jaiak kontzertuekaz segiduko dau gauez. Xutik, Ixtaklok eta Liher taldeek eskainiko dabez kontzertuak eta amaieran, DJ Uzkuluzek ipiniko dau musikea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!