Motorra

Urte biren ostean, bueltan da Zeanuriko Enduro Taldea

Asier Abrisketa 2022ko aza. 25a, 09:00

Domekan adin guztietako 75 lagun batu ziran motor eta beste ibilgailu batzukaz Otxandiora egindako hogeta hamaikagarren urtekeran.

Zeanuriko Enduro Taldea urtean behin batuten da euren mendiko motor, quad eta buggyakaz Otxandiora joateko, hogeta hamargarren edizinoa izan da aurtengoa. Pedro eta Iñigo Sagarna anaiek antolatuten dabe eta Pedrok BEGITUri azaldu deutsanez, urtero egiten dabe antzeko ibilbidea, "asko goaz eta kontrolpean izateko, ostantzean jentea galdu ahal da". Gainera, atzen urtekera honetan Dakarreko pilotua izan dan Fausto Motaren parte-hartzea be izan dabe, "nibeleko pilotua".

Zapatuan, eguraldi txarragaz be, 75 bat lagun batu dira Otxandiora Altunatik igon, Basaguren jatetxean armozua hartu eta Zeanurira Ubidetik bajatuteko. Adin guztietako jenteak egin dau bidea, "gazte asko, gazteena hamaika urtekoa" azaldu dau Sagarnak. Gogoz hartu dabe parte, atzen urte bietan COVIDa dala-ta ez da urtekerarik antolatu eta. 

Deialdiak WhatssApp bidez egiten dituala esan dau Sagarnak: "Eguraldia dala-ta jente asko ez da etorri, baina urtero dator jente barria". Asko ezagunak dira eta euren motorzale ezagunen artean be pasetan dabez mezuak, "ez dot uste inor jakinean egon barik gelditu danik".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!