auzoak

Sanandresak ospatuko ditue Asterrian aurreko astegoienean

Bea Azpiri 2022ko aza. 22a, 13:01

San Andres eguna, eguaztenean da aurten. Egun horretan, ermitan mezea egongo da eta Asterriako jaiei amaierea emongo deutsee. Izan be, aurreko astegoienean izango dira jai egitarauko ekintza gehienak.

Oingo barikuan, 18:00etan, hasiko dira jaiak, bolanderak botaz. 19:00etan, Igel Txapelketea egongo da eta gauean, 21:30ean, auzo afaria. Afalostean izango da jai girorik ederrena mahai inguruan, mahai-jokoak eta kantuak ez dira faltauko-ta.

Hurrengo egunean, zapatuan, Ogaragoitiko iturriaren 70. urteurrena ospatuko dabe auzokoek, 17:00etan, txistularien soinuakaz eta lora eta bertso eskaintza bategaz. Ondoren, 18:30ean, Luis Polanco azkoran eta Mikel Etxebarria ardi mozten neurtuko dira jai honeetako klasiko bihurtu dan biko desafioan, eta 19:00etan, Harriti giza probetako andra taldeak hordagoa botako deutse Zeanuriko mutilei.

Gaueko jantzaldiaren aurretik, 20:30ean, odoloste jana egongo da eta 21:00etan, Jainaga eta Narbaizagaz erromeria. Ostean be musikea egongo da egunak argitu arte. Antolatzaileek zapatu arrastiko ekintzetan mozorrotuta parte hartzera animau gura dabe jentea.

San Andres Eguna

San Andres egunean emongo jakie amaierea Asterriako jaiei. Eguazten horretan, 19:00etan mezea egongo da ermitan eta ostean barauskarria. Iluntzeko 20:00etan, bolanderakaz, izango da jai amaierea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!