azkorea

Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko txapeldunorde izan da Irati Astondoa

Asier Abrisketa 2022ko aza. 14a, 12:17
Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiko protagonistak // Sherpa.ai.

Andrazkoen finalean, Nerea Arrutiren atzetik eta Uxue Ansorregiren aurretik amaitu eban probea azkolari zeanuriztarrak.

Zemendiaren 13an jokatu dira Bilbon Sherpa.ai Aizkolari Txapelketa Nagusiaren andrazkoen eta gizonezkoen finalak. Lesino bat dala-ta, Aitzol Atutxa txapelketatik kanpo geratu bazan be, arratiarrek izan dabe ordezkaria finalean; Irati Astondoa zeanuriztarra hain zuzen be. Nerea Arruti urnietarra eta Uxue Ansorregi mendarotarra izan ziran bere aurkariak eta Astondoak zidarra lortu eban atzenean.

Probea, 45 hazbeteko lau enbor zatitutea izan zan eta arinenak, Nerea Arrutik, hamabi minutu eta hamasei segundotan amaitu eban egitekoa. Atzetik, Astondoak hamabost minutu eta 58 segundo behar izan ebazan eta Uxue Ansorregik, hamazazpi minutu eta 52 segundo.

Ansorregik hirugarren enborra Astondoak baino hiru segundo beranduago bakarrik zatitu eban, baina ezin izan eban Astondoaren erritmoa segidu atzen enborragaz. Astondoak BEGITUri onartu deutsanez, lehen postua lortutea oso gatxa zan eta pozik dago egindakoagaz, "Arrutik indar asko dauka gure aldean".

Gizonezkoen finala

Julen Alberdi Txikia IV.a izan da gizonekoen irabazlea, 42 minutu eta 39 segundo behar izan dauz eta lau kana-erdiko, lau ontza eta lau oinbiko ebagiteko. Atzetik, ia hiru minutuko aldeagaz amaitu dau Eneko Otañok (45 minutu eta hamasei segundo) eta brontzea Mikel Larrañagarentzako izan da (46 minutu eta zortzi segundo).

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!