Mendia

Hilda agertu da Gorbeian desagertutako Laudioko bizilaguna

Asier Abrisketa 2022ko aza. 7a, 12:20
Argazkia: Ertzaintza.

Zapatuan desagertu zan 64 urteko gizona Aldamiñapen topau eben Larrialdi Zerbitzuek domeka goizean.

Zapatu goizean Gorbeiara abiatu zan 64 urteko Miguel P. C. Laudioko bizilaguna eta iluntzean bueltau ez zala ikusita, senideek desagerpenaren barri emon eben. Honen autoa Pagomakurreko aparkalekuan agertu zan eta domeka goizean, 11:30ak inguruan, topau eben bere gorpua kurutzetik gertu, Aldamiñapen (Zeanuri). Lehen azterketen arabera, gizona kurutzera heldu aurretik, edo bajatuten hasibarri, jausi zala uste dabe ikerlariek.

Erreskate lanak Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzeak koordinau ditu eta Ertzaintzaren Zaintza eta Erreskate Unitateko Mendiko Ataleko kideek, Txakur Unitateak, helikopteroak eta drone-zerbitzuak, Euskadiko Laguntza Txakurren Taldeak, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek eta Gurutze Gorriko zein DYAko boluntarioek hartu dabe parte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!