literaturea

Alaine Agirre Zeanuriko literatura feminista tailerrean izango da

Asier Abrisketa 2022ko urr. 25a, 11:36

Karena eleberriaren idazlea Mazalak konbidauta egongo da barikuan Kultur Etxean, 18:30ean.

Urri bigarrenaren 28an izango da kursoko Mazala Andra Talde zeanuriztarrak antolatutako literatura feminista tailerreko lehenengo saioa, Kultur Etxean 18:30ean. Karena (Elkar, 2021) liburua izango da langaia eta Alaine Agirreren, liburuaren idazlea, parte-hartzea izango dau tailerrak.

Amatasuna berbagai, Agirrek hainbat gai landuko dauz barikuko saioan: dolua, isileko amatasuna, gura bako abortuak, erditueraren arrakalak eta ondorio fisiko zein psikologikoak, besteak beste. Liburuan Sara Mendizabal protagonisteak bizitako amatasunaren esperientzien gaineko hausnarketa eta kritika feministea izango dau helburu tailerrak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!