Bigarren egin eban Onditz Iturbek Gorbeia Suzien Skymastersen

Erredakzinoa 2022ko urr. 10a, 10:17

Lasterketa buruan jarri zan hasikeratik igorreztarra, Macela Vasinovak eta Noemie Vachonek hurretik jarraituta. Iturbe eta Vachon parean ailegau ziran atzen igoerara eta atzenean frantziarrak irabazi eban Iturberi 16 segundo aterata.

Noemie Vachon eta Nico Molinak irabazi eben Gorbeia Suzien Skymasters, hau da, Skyrunner World Series Munduko Txapelketako finala. Holan, lasterketeaz gainera, Munduko Txapelketea be irabazi eban Molinak. Andrazkoetan barriz, Zeanuriko finalean hirugarren egindako Lindsay Websterrek irabazi eban Skyrunner World Series Txapelketea. 

Zeanurin, gizonezkoetan, Cheruiyot keniarra izan zan lasterketa burua Aldaminera, 20. kilometroan, heldu arte. Jeitsieran Molinak, Granadako lasterkariak, hartu eutsan aurrea eta distantzia hartzean joan zan. Bigarren, Loic Robertek eta hirugarren Cheruiyotek egin eben. Humbertek laugarren amaitu eban karrerea eta bigarren geratu zan Munduko Txapelketan. Ander Iñarrak, bosgarren Zenaurin, hirugarren postua lortu eban Slyrunner World Series 2022an. Andrazkoetan ostera Oihana Azkorbebeitiak Skyrunners World Serisetako lehen postua galdu eta bigarren egin eban atzenean, Maite Maiora izan zan hirugarrena podiuma osotuz. Onditz Iturbek bosgarren amaitu eban sailkapen horretan. 

Zeanurin ebatzi zan Munduko Txapelketea, 11 herrialdetan 12 lasterketa jokatu ondoren. Bertan, denporaldian zehar sailkatutako lasterkariek baino ezin eben parte hartu. 57 izan ziran Gorbeia Suzien Skymastersa jokatu ebenak.

Gorbeia Suzien Skyrace, Gorbeia Suzien 21K eta Euskal Herriko Gazteen Txapelketea

Alain Santamaria eta Andrea Garai izan ziran Gorbeia Suzien Skyrace, 32 kilometroko lasterketako irabazleak. Gizonezkoetan, Iñaki Olanok eta Marc Ollek osotu eben podiuma. Andrazkoetan barriz, Uxoa Irigoyenek eta Claudia Bosch-ek.

Gorbeia Suzien Merrell 21 kilometroko lasterketea Ibai Larreak eta Laia Montoyak irabazi eben. Euskal Herriko Ibai Larreak eta Jone Fuentek jantzi ebezan Junior mailako txapelak.

Sailkapenak

Gorbeia Suzien Merrel Skymasters

Nicolas Molina 3:08:26

Noémie Vachon 3:49:37

Loic Robert 3:11:39

Onditz Iturbe 3:49:53

Bernard Cheruiyot 3:14:56

Lindsay Webster 3:51:26

Gorbeia Suzien Merrel Skyrace

Alain Santamaria 3:08:54

Andrea Garay 4:20:06

Iñaki Olano 3:15:41

Uxuoa Irigoyen 4:28:10

Marc Olle 3:16:58

Claudia Bosch 4:42:30

Gorbeia Suzien Merrel 21K

Ibai Larrea 1:54:10

Laia Montoya 2:23:58

Jon Durana 2:03:56

Jone Fuente 2:36:44

Ibai Cebrian 2:04:20

Maria Ezpeleta 2:40:34

Euskal Herriko Gazteen Txapelketa (Junior)

Ibai Larrea 1:54:10

Jone Fuente 2:36:44

Ibai Cebrian 2:04:20

Irene Iturria 2:50:15

Jon Baz 2:06:02

Izaro Eguibar 3:03:43

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!