Gorbeia Suzien

Nazinoarteko mendi lasterkari onenak batuko dauz Zeanurik

Bea Azpiri 2022ko urr. 5a, 11:24
Argazkia: Gorbeia Suzien.

Zapatuan jokatuko da Gorbeia Suzien eta lasterketea Gorbeian ikusteko, Pagomakurrera igoteko autobusak egongo dira Zeanuritik.

Urri lehenengoaren 8an, goizean goizetik hasita, 07:00retan, Gorbeia Suzien lasterketea ikusi gura dabenak gora eroateko izango da autobus zerbitzua arrastiko 16:00ak arte, Pagomakurre autoz betetea ebitetako. Autobusak Zeanuri eta Areatzan bakarrik egingo ditu geldialdiak.

Jente asko espero danez, trafikoari jagokonean be aldaketa batzuk egongo dira. Karpotik Zeanurirako errepidea ebagita egongo da 08:00retatik 16:00etara Zeanurirantzako bidean, beraz, Areatzatik Zeanurira kamino jeneraletik joan beharko da. Zeanuritik Areatzarantza ostera, bide hori erabiliko da eta errail bat erabiliko da kotxeak aparketako. Bizkaibusek be holan egingo dau joan-etorria: Zeanurirantza kamino jeneraletik eta bueltea ohiko bidetik. Taxi zerbitzua be egongo da.

Lasterketak

Lehenengo lasterketea, Skymarsterseko finala, 09:00etan urtengo da eta ordu erdi beranduago, 09:30ean, Skyrace, Gorbeia Suzien 32 kilometroko lasterketa nagusia. Bertan 600 lasterketarik hartuko dabe parte. 

Euskal Herriko eta nazinoarteko mendi lasterkaririk onenak izango dira Zeanurin. Holan baieztatu dabe Linndsay Websterrek, Iris Pessyk, Denisa Dragomirrek, Marcela Vasinovak, Onditz Iturbek, Maite Maiorak, Martina Cumerlatok, Oihana Azkorbebeitiak, Kalie Mc Crystalek eta Amelie Bertschyk. Eta gizonezkoetan, Raul Butacik, Damien Humbertek, Luka Kovacicek, Jan Margaritek, Raul Ortizek, Ander Iñarrak, Loic Robertek eta Nico Molinak.

11:00etan ostera, Gorbeia Suzien 21 kilometroko lasterketak abiatuko dira. Euskal Herriko Kadete, Gazte eta Junior txapelak be jokatuko dira.

Ana Zamoranoren berbaldia

Lasterketak dirala-ta, egeunean hilak 6, 19:00etan, Ana Zanorano munduan zehar bizikletaz ibilten dan zinemagile, argazkilari, editore eta abenturazaleak berbaldia emongo dau Igorreko Kultur Etxean. Zamoranok Europa eta Ipar Amerikan zehar bidaiatu dau familiagaz, El Salvadorren, Nikaraguan, Gambian edo Ugandan bolondres lanak egin ditu.

EGITARAUA

Urri bigarrenak 6, eguena
  • 19:00etan, Gorbeia Suzienek antolatuta, Ana Zamoranoren Mundua bizikletan zeharkatuz berbaldia Igorreko Kultur Etxean.
Urri bigarrenak 7, barikua
  • 17:00etatik 20:30era, dorsal banaketea.
  • 19:00etan, lasterketearen gaineko berbaldi teknikoa Zeanuriko plazan.
  • 20:00etan, ikuskizuna.
Urri bigarrenak 8, zapatua
  • 07:30etik 09:00etara, dorsal banaketea.
  • 08:45ean, Skymasters korrikalarien material ikuskapena.
  • 09:00etan, Gorbeia Suzien Skymasters lasterketearen urtekerea.
  • 09:15ean, Skyrace korrikalarien material ikuskapena.
  • 09:30ean, Gorbeia Suzien Skyrace lasterketearen urtekerea.
  • 10:45ean, 21 K korrikalarien material ikuskapena.
  • 11:00etan, Gorbeia Suzien 21K eta Euskal Herriko Gazteen Txapelketak.
  • 14:30ean, sari banaketak.
  • 18:00etan, musika emonaldia: The Broken Brothers Brass Band.
  • 20:00etan, Skymasters Munduko Kopako sari banaketea.
  • 21:00etan, dj-a eta jaia.
Urri bigarrenak 9, domekea
  • 11:00etan, umeen lasterketarako izen-emotea.
  • 12:00etan, umeen lasterketea.
  • 13:00etan, herri-kirolak umeentzako, puzgarriak be egongo dira goizean zehar.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!