Altzustak irabazi eban 2022ko Zeanuriko Kofradien arteko Bola Txapelketea. Altzustako bolalekuan jokatu zan taldekako txapelketa hau urri bigarrenaren 1ean, eta lehenengo tokia etxekoak, altzustarrak, eskuratu eben 18 txirlo botata. Laukote irabazlea honako bolari honeek osatu eben: Juan Carlos eta Mikel Izurza aita-semeak, Asier Ibarrondok eta Beñat Mendiak.
Bigarren Otzerinmendi eta hirugarren Ipiñaburu-Undurraga sailkatu ziran, 16 eta 13 txirlogaz hurrengoz hurrengo.
Udalerria osatzen daben zazpi kofradietako ordezkariak hartu eben parte taldeka jokatzen dan txapelketan: Altzuak, Altzustak, Asterriak, Ibarguenek, Ipiñaburu-Undurragak, Otzerinmendik eta Uribek.
Taldea 4 bolarik osatzen dabe, bolari bakotxak 6 jaurtiketa egiten ditu, eta taldekide guztiak botatako txirloen batuketea hartzean da kontuan.
Juantxo gogoan
Bestalde, igaz hil zan Juantxo Ozerinjauregi gogoratu eta omendu zan, azken urteotan txapelketa honen arimea eta sustatzailea bera izan da eta. Hori dala-ta, txirlo gehien botaten zituen bolariarentzat sari berezi bat emon zan, “Juantxo Ozerinjauregi saria”, eta irabazlea Juan Carlos Izurza izan zan 8 txirlo botata. Aitamen berezia merezidu dau txapelketako bolaririk beteranoenaren parte hartzeak: Esteban Ozerinjauregi izan zan, 85 urtegaz eta 5 txirlo bota ebazan.