herri kirolak

Bizkaitar taldeak irabazi dau andrazkoen triatloia

Asier Abrisketa 2022ko abu. 29a, 12:04

Irati Astondoa azkolariagaz batera, Karmele Gisasola Zelai III  eta Garazi Arrutik lortu dabe txapela Elgoibarren.

Bariku arrastian jokatu zan Elgoibarren Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Triatloiaren lehenengo edizinoa. Lau talde lehiatu ziran eta txapela bizkaitarrentzako izan zan: Irati Astondoa zeanuriztarra azkoran, Karmele Gisasola Zelai III harri jasotzean eta Garazi Arruti txingak eroaten.

Modalidade bakotxa, hirutan errepikatzea izan zan probea eta bizkaitarrek 15 minutu eta 30 segundotan amaitu ebezan danak. Bigarrenak nafarrak izan ziran, 16:54; hirugarrenak gipuzkoarrak, 17:05; eta atzenak Mintxeta taldekoak, 18:27.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!