herri kirolak

Irati Astondoa taldekako triatloian lehiatuko da talde bizkaitarragaz

Asier Abrisketa 2022ko abu. 25a, 10:13

Bariku arrastian, Elgoibarren jokatuko da Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Triatloiaren lehenengo edizinoa.

Abuztuaren 26an, Elgoibarreko Aita Agirre plazan hasiko da, 19:00etan, I. Taldekako Herri Kiroletako Emakumezkoen Trialtloia. Harri jasotzea, azkorea eta txinga eroatea izango dira probak eta lau talde egongo dira aurrez-aurre eta horreen artean, Irati Astondo zeanuriztarra, bizkaitar taldean.

Astondoa azkorearen arduraduna izango da bere taldean eta honegaz batera Karmele Gisasola Zelai III, harri jasotzean, eta Garazi Arruti, txinga eroatean, egongo dira. Mintxeta taldean ostera Luzia Orbe, Laiene Pikabea eta Nerea Egurrola dagoz. Gipuzkoar taldea Lur Errekondok, Nerea Arrutik eta Ainitze Zumetak osotuten dabe eta amaitzeko, Nafar taldean Patricia Martin, Nerea Sorondo eta Santha Sousa.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!