Bisita gidatua

Undurragako urtegia ezetuteko ibilbidea egongo da zapatuan

Asier Abrisketa 2022ko abu. 23a, 11:02
Errotabarri.

Zeanuriko urtegiari bueltea emon eta bertako errotak ikusteko aukerea egongo da, Gorbeia Turismoren eskutik.

Abuztuaren 27an, Gorbeia Turismok gidatutako bisitea egongo da Zeanuriko Undurraga urtegian. Ordu biko bisitea izango da, sei kilometro eta erdiko ibilbidean egitekoa. Hasteko, Errotabarri errotan egingo dabe bisitariek geldialdia. Honen funzionamentua eta errotarien lanbidera hurbilduko dira parte hartzaileak. Honen ostean presara joan eta honen historia zein funzionamentuaren inguruko azalpenak entzungo ditue.

Hitzordua, 11:00etan izango da, Zeanuriko plazan. Baina aurretik, izena emon behar da basquemountains webgunean. Hamabi urtetik gorakoentzako prezioa hiru eurokoa da, ibilbidea amaitzerakoan, Txoko Sagarna tabernan aldatu daiteke sarrerea pintxo-potea egiteko. Sei eta hamabi urte bitartekoek barriz, euro eta erdi ordaindu beharko dabe, freskagarri batengaitik aldatu daitekeana.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!