Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazo eban, basoko behargin bat hil zala atzo arrastian Zeanurin lan istripuz.
Larrialdi zerbitzuak istripuaren lekura joan ziran, baina ezin izan eben ezer egin, eta hartu eban golpearen ondorioz hil zan behargina.
LAB sindikatuak salatu dau egur ustiapen intensiboa lan harreman prekarizauetan oinarritzen dala etekinak lortu ahal izateko. LABen arabera Osalanek eta Lakuako Gobernuak daukie egoerea aldatzen hasteko “giltza” eta “behingoz martxan ipiniteko” exijitu deutse.
Zeanuriko EH Bilduk, “heriotza hau gogor salatzeaz gain gure doluminak eta babesa helerazo gura deutsegu hildakoaren senideei” adierazo dau ohar baten eta “prekariedadeak eta lan erritmo amaibakoek eragindako enegarren heriotza hau salatzera dei egiten doguz Zeanuriko herritarrak” gehitu dau.
Bihar, abuztuak 19, eguerdiko 12:00etan, Zeanuriko plazan, Euskal Herriko gehiengo sindikalagaz batera burutuko dan alkarretaratzean parte hartzeko deia luzatu dau EH Bilduk.