ikastaroak

Zeanuriko ikastaroetan izena emoteko epea zabalik

Erredakzinoa 2022ko abuztuaren 19a

Urri lehenengoaren 9a baino lehenago emon behar da izena udaletxean.

 

Zeanuriko Udalak eskaintzen dauzan ikastaroetan izena emoteko epea zabalik dago. Plaza mugatuak egongo dira eta herrian erroldatutakoek lehentasuna izango dabe. 

Pilates, Zumba, Entrenamentu funtzionala, Txi Kung eta Erlajazinoa urri bigarrenean hasiko dira. Gimnasia eta Emozinoen tailerra adinekoentzat ostera urri lehenengoan. Pintura eta Biodanza tailerren kasuan, oindino ordutegia zehaztu barik dago. 

Bestalde, Udalak Gurutze Gorriagaz sinatuta daukan hitzarmenari esker, beharrizanean dagozanantzat, medikura joateko edo beste edozein tramite egiteko, laguntza zerbitzua eskaintzen dau udalak. Informazio gehigorako 94 673 62 62 zenbakira deitu. 

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!