AZKOREA

Irati Astondoa eta Laiene Pikabea irabazle Sunbillan

Erredakzinoa 2022ko abu. 16a, 10:06

argazkia: aiaraldea.eus

Zapatuan, abuztuak 13, jokatu zan Sunbillako pelotalekuan Ramon Latasa Sariaren hemeretzigarren edizinoa.

Euskal Herriko azkolaririk onenak, egungoak zein beteranoak, batu ziran joan dan zapatuan eta Irati Astondoa eta Laiene Pikabea izan ziran irabazleak. Aurten lehenengoz parte hartzean eben andrazkoak sariketa honetan.

Bikote bik hartu eben parte eta Astondoa eta Pikabea izan ziran lehenak lana amaitzen. Bikote bakotxak metroko lau enbor ebagi behar zituan. Irabazleek 10 minutu eta 31 segundo behar izan ebezan, Nerea Sorondo eta Uxue Ansorregik barriz 13 minutu eta 8 segundo.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!