abeltzaintza

Zeanurin jokatuko da XVII. Bizkaiko Arraza Libreko Artzain-txakurren Txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 12a, 11:40

Torreko soloan jokatuko da ardi-txakurren txapelketea domekan, 18:00etatik aurrera.

Abuztuaren 14an jokatuko da Zeanurin XVII. Bizkaiko Arraza Libreko Artzain-txakurren Txapelketea, jaietako egitarau barruan be badagoana. Torreko soloan batuko dira sei artzain, sei txakur, ardiak eta ikusleak 18:00etan. Proban Jon Olibares zeanuriztarrak hartuko dau parte, Bizi txakurraren laguntzeagaz.

Olibares eta beste bost izango dira txapelketan parte hartzean daben artzainak: Bittor Bengoetxea, Puppy txakurragaz; J. Inaxio Irakulis, Beltzegaz; Juanjo Garate, Tinagaz; Igor Elordi, Lagunegaz; eta J. Ramon Azkargorta, Bategaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!