jaiak

Zapatuan hasiko dira Zeanuriko jaiak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 11a, 11:50

Txistulariak egunero urtengo dira Hiru zubiak egitera eta jai giroa ez da lau egunez amatauko. Herri bazkariak, Rally Umoristikoa, Iheskide, ardi-txakurrak, erromeriak eta lehiaketa gastronomikoak egongo dira besteak beste.

Abuztuaren 13tik 16ra, lau egunetan antolatu dabez jaiak zeanuriztarrek: Txupinazo eguna eta Gazte gaua, Ume eta Jubiladuen eguna, Andra Mari eguna eta Sanrokeetako Sukaldarien eguna. Honeen inguruan guztientzako moduko ekintza eta ekimen ugari egongo dira.

Musikeari jagokonez, txistulariak egunero urtengo dira, trikitilariakaz be lehen egunean. Kaleko musikeagaz jarraituta, Burrunba elektrotxarangea egongo da eta oholtzan, La Topadora eta Iheskide taldeak zein Zirkinik Bez, Lehian, DJ Jotatxo eta Xaiborren erromeriak. Emonaldiek be badabe loturea musikeagaz: Kresala jantza taldea eta Demode Quartet.

Janak be eukiko dau bere lekua. Jaiak herri bazkariagaz hasiko dira, baina aurretik Gorbeiara igonda. Domekan barriz, jubiladuentzako kopaua egongo da plazan eta martitzenean jokatuko dira txapelketa gastronomikoak: paellea, tortillea eta moussa.

Egitaraua, osorik:

Abuztuak 13, zapatua
  • 08:00retan, Gorbeiara igoerea.
  • 15:00etan, herri bazkaria.
  • 17:00etan, Rally Umoristikoa.
  • 18:00retan, Txupinazoa eta Hiru zubiak herriko txistulari eta trikitilariakaz.
  • 19:00etan, Burrunba elektrotxarangea.
  • 22:30ean, Gazteen Gaua: La Topadora, Iheskide eta Zirkinik bez taldeak.
Abuztuak 14, domekea
  • 11:00etan, Hiru zubiak herriko txistulariekaz.
  • Jarraian, umeen jolas parkea 14:00etara arte.
  • 13:00etan, jubiladuen kopaua herriko plazan, herriko txistularien musikeagaz girotuta.
  • 16:00etan, umeen jolas parkea 18:00etara arte.
  • 18:00etan, Bizkaiko XVII. Txapelketea, Artzai-txakurrak Arraza Librean.
  • 22:00etan, Zeanuri Loran, Zeanuriko Ortuaen eta Jaietako Kartel Txapelketen sari banaketea.
  • Jarraian, playback-a.
  • Jarraian, Lehian taldeagaz erromeria.
Abuztuak 15, astelehena
  • 11:00etan, Hiru zubiak herriko txistulariekaz.
  • 11:00etan, meza nagusia Andra Mari parrokian. Ostean, Arratiako Eingo eskolako trikitilariek girotuko dabez herriko plaza eta tabernak.
  • 19:00etan, Kresala euskal jantza taldearen emonaldia.
  • 22:00etan, Demode Quartet musika emonaldia.
  • Jarraian, DJ Jotatxogaz erromeria.
Abuztuak 16, martitzena
  • 11:00etan, Sukaldarien eguna, izen emotea.
  • 11:00etan, meza nagusia Andra Mari parrokian.
  • 14:00etan, Paella, Tortilla eta Moussen aurkezpena.
  • 14:30ean, sari banaketea eta herri bazkaria plazan.
  • 17:00etan, Zeanuriko Mus eta Briska Txapelketak.
  • 20:00etan, Xaibor-egaz erromeria.
  • 22:00etan, txokolatea.
  • 23:00etan, Hiru zubiak herriko txitulariekaz eta jaien amaierea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!