eskupelotea

Barikuan jokatuko dira Zeanuriko Pelota Txapelketako finalak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 10a, 12:12

Kadete, promesa eta nagusien finalak jokatuko dira jaien bezperan, 19:00etatik aurrera.

Abuztuaren 12an, Zeanuriko txupinazoaren aurreko egunean banatuko dira Ibarreta frontoian herriko Pelota Txapelketako sariak. Sei bikote egongo dira aurrez aurre, hiru final eta hiru txapel jokoan, kategoria bakotxeko bat. Kadeteen partidua 19:00etan hasiko da eta gero jokatuko ditue hurrengoak.

Hasteko, Elorz II eta Egilior, Ramirez eta Ruizen aurka lehiatuko dira. Gero, promesen finalean Artaraz eta Bernaola, Beitia II eta Arroitagaz neurtuko dira eta amaitzeko, Mendia eta Beitia I, Agirreamalloa eta Barturenen arteko finala jokatuko da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!