jaiak

Eguenera arte emon daiteke Zeanuriko herri bazkarirako izena

Asier Abrisketa 2022ko abu. 9a, 11:10

Abuztuaren 13an egingo dan herri bazkarian parte hartzeako, jubiladuen tabernan egin behar da ordainketea.

Zeanuriko Andra Mari jaietan, herri bazkaria egingo da zapatu eguerdian, Gorbeiatik bajatu ostean. Tiketak jubiladuen tabernan egongo dira salgai abuztuaren 11ra arte. Helduentzako prezioa 20 eurokoa da eta hamabi urtez azpikoentzako ostera, 12 eurokoa.

Zapatua izango da jaien hasikera eguna eta seguruenik, Zeanurin jente gehien batuko dana. Herri bazkariaren ostean, kuadrillen Rally Humoristikoa egongo da herritik eta gero botako da txupina, 18:00etan. Jarraian txistulari eta trikitilariek Hiru zubiak egingo ditue kalejiran Burrunba elektrotxarangea martxan ipini arte. Gauean barriz, kontzertuak egongo dira; La topadora eta Iheskide taldeak lehenengo eta Zirkinik bez erromeria gero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!