txapelketea

Asteon amaituko da Zeanuriko Ortuen Txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko abu. 8a, 11:03
argazkia: unsplash.com

Epaimahaiko kideak eguaztenerarte egondo dira soloen itxurea eta lanketea baloretan, jaietan banatuko dira sariak.

Ortuetan egiten dan lana erakusgarri egin eta saritzeko helburuagaz, Zeanuriko Udalak Ortuen Txapelketea ipini eban martxan lehenengoz garagarrilean. Abuztuaren 10era bitartean, epaimahaikoak abisau barik pasauko dira herriko ortuak ikusten. Bertan, ongarri natural edo biologikoen erabilpena, lurra ondo jorratuta izatea, soloa era tradizionalean lantzea, landara bariedadea, etxeko hazien erabilpena, garbi-ikuzia eta ortuaren antolamentua balorauko dabez. Andra Mari jaietan, hilaren 14an egingo dabez publiko irabazleak: 200 euro jasoko dauz lehenak eta 100 bigarrenak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!