auzoak

Sanjustoak ospatuko ditue Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko abu. 2a, 11:11

Abuztuaren 6ean mezea, jana, txistulariak eta bola zein karta jokoak egongo dira Otzerinmendin.

Zeanuriko Otzerinmendi auzoan sanjustoak ospatuko ditue aurten be, abuztuko lehenengo astegoienean. Hilaren 6ean, zapatua, eguerdian hasiko dira ospakizunak Justo eta Pastor santuen ermitan inguruan, 12:00etako mezeagaz. Gero, barauskarria hartu eta herriko txistulariak girotuko dabe erromeria.

Urtero lez, jentea bertan bazkaltzera igongo da eta arrastian, hainbat txapelketa jokatuko ditue.17:30ean hasiko dira Mus, Briska eta Bola Txapelketak. Sariak be banatuko ditue irabazleen artean, jokoak amaitzerakoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!