Errota fundazinoa

Urri lehenengoan estreinauko dau Errotak egoitza barria

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 28a, 13:31

Coworking-erako espazio barrian ekintzailetzea eta barne ekintzailetza proiektua garatuko dau Errotak Arratiako enpresa eta erakundeakaz.

Campus Zulaibar proiektuaren barruan, Errota Fundazinoak egoitza barria izango dau hurrengo ikasturteari begira, Zeanuriko lanbide ikastegian. "Arratiako ingurune sozio-ekonomikoa dinamizatuko dauan proiektu integrala" da Errota, 2016 urtetik enpresa eta erakundeen arteko lankidetza bideratzen dauana. Egoitza barrian, "ekintzailetzea eta barne ekintzailetzea" garatzeko proiektua ipiniko dau martxan, EusGara eta Enpresa Foroa proiektuakaz jarraitu bitartean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!