Mendia

Oinez inguratuko ditue Zeanuriko mugak astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 19a, 13:21
argazkia: Berria.

Zapatuan eta domekan izango da Joko Alaik antolatutako 50 kilometroko ibilaldia, gauean Arrabako aterpean egingo dabe lo.

Udalaren eta Kultur Batzordearen laguntzeagaz, Joko Alaik aurten be antolatu dau Zeanuriko Mugetatik, herria inguratzen dauan egun biko ibilaldia. Garagarrilaren 23an, 08:00retan urtengo dira Zeanuritik eta egunean zehar 25 kilometro inguru ibili ostean, Arrabako aterpean afaldu eta egingo dabe lo. Hurrengo egunean, armozau eta beste 25 kilometro egingo ditue beste aldetik Zeanuriko plazaraino. Izen emotea bagilaren 30ean amaitu zan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!