urtekerea

Epertargiak topetako urtekerea egingo dabe gaur Zeanurin

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 14a, 10:24
argazkia: unsplash.com

Eguzkiola alkarteak antolatu dau Epertargien Gaua. Ilundutakoan, plazan alkartuko dira argidun intsektuen bila joateko.

Gaur, gagarrilak 14, Eguzkiola Kultur Elkartearen deialdiari erantzun eta epertargiak ikustera joango dira hainbat zeanuriztar gauean. Linternak hartu eta 22:30ean batuko dira Zeanuriko plazan, bertatik hasita ibilaldia egiteko. Edozein alkartu daiteke urtekerara, baina antolatzaileek gogorarazo dabe umeak guraso edo bestelako arduradun heldu bategaz egon beharko dirala.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!