eskupelotea

Aurrera doa Zeanuriko Pelota Txapelketea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 13a, 13:06
argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Atzoko final-laurdenetan Ugalde-Ibarzabal bikoteak Kadete mailan eta Artaraz-Bernaolak Promesen mailan egin eben aurrera txapelketan. Barikuan jokatuko dira hurrengo partiduak.

Martitzenean jokatu dira Zeanuriko Pelota Txapelketako atzen partiduak. Alebinen arteko erakustaldiaren ostean hasi ziran final-laurdenak. Kadete mailan, Rekalde II-Bereziartua eta Ugalde-Ibarzabal neurtu eta bigarrenek irabazi eben, 7-22. Gero lehiatu ziran promesak; Artaraz-Bernaola eta Pascual-Barandika. Markagailuak lehenengoen alde egin eban, 22-18.

Txapelketeak garagarrilaren 15ean jarraituko dau 19:00etan, Kadete eta Promesen final-laurden gehiagogaz. Elorz II-Egilior eta Saratxo-Diaz kadeteetan eta promesen partidu bi: Beitia II-Arroita eta Bikandi-Alonso batetik eta Bilbao-Elorz eta Iglesias II-Busket bestetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!