eskupelotea

Zeanuriko Pelota Txapelketako final-laurdenak jokatuko dira bihar

Asier Abrisketa 2022ko uztailaren 7a

Arrastiko 18:00etatik aurrera izango dira Ibarreta frontoian kadete eta nagusien binakako partiduak, hiru guztira.

Gargarrilaren 8an, barikua, ebatziko dira Zeanuriko Pelota Txapelketako finalaurrekoetara helduko diran bikoteetako batzuk, 18:00etatik aurrera. Hasteko, kadeteen arteko partidu bat jokatuko da. Gero, nagusien lau bikote neurtuko dira partidu bitan.

Kadeteetan Ramirez-Lopez, Goti-Ortizegaz neurtuko dira. Nagusien kategorian ostera, lehenengo Urigoitia-Ibarloza eta Cortazar-Egaña bikoteen arteko partidua egongo da ikusgai. Arrastiko atzena barriz, Mendia-Beitia eta Rekalde-Pujana neurtuko dira, finalaurrerako pasea jokoan egongo da partidu guztietan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!