Zeanuriko Udala herriko mantenimentuaz arduratzen dan brigadan laguntzeko langilea topetan dabil, garagarril eta abuzturako. Postua lortzean dauanak goizez egindo dau lana, lau orduz 08:00etatik aurrera. Interesdunek udaletxean bertan emon ahal dabe izena aste honetan zehar, barikuko 14:00ak arte.
Lanpostua lortzeako baldintzak hiru dira: 18 urtetik gorakoa izatea, euskeraren B1 maila izatea eta gidatzeko B baimena aterata eukitea. Hautaketa prozesuan, Zeanuriren inguruko ezagutza izango da Udalak balorauko dauana. Bost galderako proba bat egin eta lau erantzun zuzen emoten dabezanen artean egingo da zozketea. Lau erantzun emoteko gai inor ez bada, hiru beharko dira eta holan hurrengoz hurrengo.