Badago martxan Zeanuriko jaietako Kartel Lehiaketea

Erredakzinoa 2022ko uzt. 4a, 16:52

Zeanurikoek parte hartu ahal dabe lehiaketan eta kategoria bi dagoz: 14 urtera artekoa eta nagusiena. "Zeanuriko Andra Mari jaiek 2022, abuztuaren 13tik 16ra" testua derrigor agertu behar da.

Hilaren 11ra arte bialdu daitekez lanak harrera@zeanuri.eus helbidera edo paperean udaletxera eroan. Sariak, umeentzako Athletic-eko ekipazino barria eta nagusientzako euskal produktuen otzara bat izango dira. Lan irabazlea jaietako kartelean eta jai-egitarauaren azalean agertuko da eta parte hartutako kartel guztiak ikusgai egongo dira herriko jaietan. Behar irabazlearen egile eskubideak Zeanuriko Udalaren esku geldituko dira eta epaimahaiaren ebatziaren kontra ezin da gor dairik egin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!